martes, 23 de septiembre de 2008

AGUR

Malko batez agur...


baina bihar,
bihar egun berri bat
izango da...

lunes, 22 de septiembre de 2008

QUERER NO SIEMPRE ES PODER

YOnopuedoestarCONTIGO
sinoQUIERESestarCONMIGO.

lunes, 8 de septiembre de 2008

FANTA ZAPOREZKO ETXE BAT

Gau ilunek ez naute izutzen.
Gau ilunek ez naute izutzen zu alboan bazaitut.
Eta ilargiaren izpi zuriak itsasoko olatuetan ez badira islatzen, ez naiz beldurtuko. Ez, belztasunak ez nau beldurtzen iluntasuna hiltzeko zu zaitudan bitartean.
Eta euria egingo du eta itsasoak haserre egingo du oihu.
Aparrak hare leuna estaliko du eta kresal usainak jan egingo gaitu.
Baina ezerk ezin izango nau zugandik urrundu.

Eta, maiz, errealitatea zer den galdetzen diot nire buruari:
Zer da errealitatea? Errealitatea bizitzeko modu bat da soilik.
Errealitatea ametsez sortutako momentu bat da soilik.
Edo amets bat da? Ez... ametsak lotan gaudenean sortzen diren bizitzeko moduak dira eta, ni, esnaturik nago.
Baina ametsetan ere esnaturik nago.
Eta errealitatea bizitzeko modu bat bada, eta ametsak bizi ez ditudan errealitateak badira, nola ezberdindu?
Nola ezberdindu errealitatea edo ametsa den?
Nola ezberdindu esnaturik ala lotan nagoen?
Nola ezberdindu bizi ari naizena?
Nola ezberdindu errealitatea edo ametsa zaren?
Bai... hori argi daukat:
zu nire errealitateko ametsa zara.

Begirada maltzur horrekin begiratu nazazu eta utzi iezadazu zure irribarre zati bat haginkada batez lapurtzen.
Alkoholez bustitako muxuekin jolastu dezagun.
Besarkatu gaitezen eta biluztutako gorputz atal bakoitza laztandu dezagun.
Mihiekin maitatu gaitezen eta zentzuak galdu arte jo dezagun larrua.
Igaro dezagun gaua amodioa egiten
eta bihur gaitezen plazerraren gatibu.

Marrubizko begiradak eztizko muxuekin nahasten dira.
Alkohola gogoz beteriko burbuilekin.
Zure eskuak nire gorputzarekin. Nire hankak zureekin.
Arropek zolua estaltzen dute. Etxeak dar-dar egiten du.
Gau ilun honetatik harago ez dago ezer, ez da ezer existitzen.
Zu bakarrik. Zure usain goxoa nire azalean, zure zaporea nire ezpainetan...
Zu eta ni. Ni eta zu.... eta fanta zaporezko muxuak etxetik dantzan.

Baina utzi dezagun amesteari
eta bihur ditzagun hitzak errealitate....
eta sortu dezagun bada, muxuz beteriko fanta zaporezko etxe bat.

sábado, 6 de septiembre de 2008

POR MI VENTANA



...y vuelvo a soñar que a mi ventana vuela Peter Pan,
y vuelvo a creer que él me ayudará,
me sacará de mi vida (esa que ya nada me dice).
Porque no quiero crecer,
nunca quise ser mayor y, ahora que debo madurar,
pienso más que nunca que por mi ventana debo ir a buscar a Peter Pan...

viernes, 5 de septiembre de 2008

MUXU BAT

Zaila da muxu bat deskribatzea,
ezinezkoa egiten zait hitzez adieraztea.
Hainbeste muxu daude...
muxukatzeko hainbeste modu...

Muxu bat ekintza fisiko bat da, baina ez da fisikoa.
Muxu bat sentimendu bat da,
sentsazio bat, edo gehiago.

Muxu batek dena esan diezazuke,
edo ezer ez.
Muxu batek bizitza aldatu diezazuke.
Muxu batek erotu zaitzake...

Muxu bat droga bihurtu daiteke,
edozein droga baino beharrezkoagoa bilakatu daiteke.

Nola deskribatu?
Goxoa? Muxu goxoa?
Muxu goxorik ez dago, sentsazio goxoak baizik.

Sentimenduek jartzen diete izenondoa muxuei,
sentimenduak dira "goxo" hitz horren asmatzaile.
Baina ez beti dira goxoak...


zure muxu bat nolakoa ote?

*


Bart zurekin egin dut amets
eta orain, beteko ez denaren beldur naiz...




jueves, 4 de septiembre de 2008

AMODIO PROTOPOEMA

Amodio poemarik xamurrena izkiriatu nahi nizuke
poeta erromantikoen xalotasun eta
erru gabeziarekin.

Zure zangoak luze luzeak balira
eta ene zangoak zureak lain luzeak
mahaipean luzatuko genituzke zangoak
zangalatrabatzera jolasteko.

Ene hatzamarrek zure larrua ukituez gero
pospolu antzera izekiko lirateke.

Mundua arrisku larrian jarriko genuke
gure besarkadagatik ikaratzen ez dakit zenbat
Richter eskalan.

Erdu harresia aihenbelarrak lez eskalatuz, erdu
untziaren kubertara jauzten den olatuaren gisan,
erdu eremu lehorra hondatzera datorren ekaitza bezala.
Erdu eta bihur ditzagun hitzak haragia.

SOLDA GAITZATELA BATA BESTEAREN KONTRA.

Horrelako poema gogotsu bat eginen nizuke,
baina zer laburra den lirikarena.
Lehioa zabaltzean, zeldara zure ordez,
Errealitatea sartzen zait, bere altzairuzko

hatzaparrekin, orroaka.



Joseba Sarrionandia

BUKAEZINA BIHURTU DEZAGUN


Heldu nazazu gogoz eskutik
eta bizitza osoko pasio bat eman dezagun
oinak uhinak amaitzen diren arean busti-ez bustira jolasten.

Gaua heldu arte musuka nazazu
eta ilargiaren izpiek itsasoaren oihuak areagotzeraino laztandu gaitezen.

Biluztu zaitezen eta amodioa egin dezagun, behin eta berriz, gaua luzea eta iluna baita.

Belar aluzinojenoak erre ditzagun eta izarrak kearen artean biderkatzen sentitu ditzagun.
Besarkaturik lo egin dezagun eguzkiak bere berotasuna oparitzen digun bitartean.

Inoiz ez bezala maitatu gaitezen eta
une hau bukaezina bihurtu dezagun...